Gaurko saioan lan mordoa egin dugu. Taldekideak elkartu eta praktikaldian zehar gure gelatan behatu eta bizitako errealitatearen inguruan hitz egiten aritu gara: zein baliabide teknologiko zeuden gure gelatan, haurrek nola erabiltzen zituzten hauek, zein zen irakaslearen papera, zein momentuetan erabiltzen ziren egunean zehar baliabideak... errealitate oso ezberdinak aurkitu ditugu eskoletan eta horiek aipatuz eta gure esperientziak besteenekin alderatuz, aberastu gara gaurko saioan. Gure iritziak emanez eta kideenak entzunez (teknologia berriak beharrezkoak dira?, eskoletan haurrei eskaintzen zaizkien baliabideak egokienak dira hauen garapenerako?, bestelako zein baliabide eskain daitezke?...).
Lanarekin lehen bait lehen hasteko asmoz gabiltzanez, (eskolara hitz egitera joan egoera hobeto ezagutzeko) taldekideek eskoletako konparaketak egiterakoan zein alderditan ipiniko dugun arreta erabaki dugu eta hori kontuan hartuz, taula bat diseinatu dugu .Horretarako, taldekide guztiok Google docs-en erregistratu eta lanean hasi gara buru-belarri. Programa hau oso baliagarria dela ikusi dugu, taldeka lan egiterako orduan prozesua errazten baitu, taldekideekin komunikatzeko erraztasunak emanez.

Bestetik, Josemik gure lanen aurkezpenak hobetzeko zenbait azalpen eman dizkigu (Word 2007 programaren inguruan). Egia esan, etxean programa hori badut eta erabiltzera ohituta banago ere, ohartu naiz bertan eskaintzen diren aukera ezberdinak ez ditudala ezagutzen, beraz, etxean hori kuxkuxeatzen aritu beharko naiz.
Askotan kuriositate faltagatik, eskura ditugun baliabide askori ez diegu behar besteko etekina ateratzen.
Ondo segi lagunok eta lan asko egin...
animo!