miércoles, 30 de marzo de 2011

Googleko aukerak + Glogster



Kaixo Kaixo!!

    Gaurko saioan programa berriak ezagutzen aritu gara. Aurreko eguenean taldekideok Prezi programa ezagutu genuen eta gaurkoan beste talde batekin elkartu gara eta haiei Preziren erabileraren inguruko zenbait azalpen eta programak ematen dituen aukera batzuk aurkeztu dizkiegu. Bitartean, beraiek Googlek eskaintzen dituen bestelako aukeren inguruan hitz egin digute. Interesgarria izan da, horrela gauza berriak ikasteko aukera izan baitugu beste taldekide batzuen bitartez. Modu honetara, errazago ikasten da, ideia eta informazio ezberdinak elkartrukatuz.




    Saioarekin amaitzeko, taldekideok berriro bildu eta Globster programa ezagutzeari ekin diogu. Saioan zehar jakin-mina sortu zaidanez, etxean programarekin apur bat saltxeatzea eta nire posterra sortzea erabaki dut.
Ea gustuko duzuen!!





Ondo segi :)

martes, 29 de marzo de 2011

Irakaslearekin bilera

Kaixo lagunok!!

    Gaur goizean Josemirekin bildu gara taldekideok, ikastaroa nola daramagun jakiteko, gure lanaren inguruan mintzatzeko eta ondoren egin beharreko proiektuen, bai posterra eta baita manifestuaren nondik norakoen inguruan hitz egiteko. Orain arteko sentsazio zein iritziak aipatu ditugu taldekideok eta irakasleak ondoren egin beharko ditugun lanen helburuak aipatu dizkigu, hau da, zer lortu nahi dugun lan horiekin.

    Kontua da irakasle eskolan formazio bat jaso dugula azken hiru urteotan eta horrekin gure motxila sortzen aritu gara pixkanaka, etorkizunean irakasle izateko behar dugun motxila hori, hain zuzen. Gauza berriak ikasi eta esperientzia asko bizi izan ditugu urte hauetan, baina aurtengo ikasturtean ziklo hori ixten dugu eta lan hauek aukera polita izan daitezke orain arte sentitu eta bizitakoa zein etorkizunean bizitzea gustatuko litzaigukena isladatzeko.
Dirudienez, gaia irekia da, baina, hau guztia oso modu pertsonalean irakaskuntzaren esparrura eraman beharko dugu, hortxe dago gure lanaren koxka!


    Momentuz, ideia argirik ez dugu lanaren inguruan beraz ezin dizuet askoz gehiago kontatu. Hori bai, martxan jarri beharko dugu gure proiektua aukera ezberdinak probatuz eta eskura ditugun baliabide ezberdinak erabiliz.

Ondo izan!








"Pentsatu etorkizuna akuarela bat dela eta zure bizitza margotzeko prest dagoen lientzo bat, hau zuk margotuko duzu..."

Aurrera!!

Kaixo lagunok!!

    Gaurkoan talde lanean murgildu gara buru-belarri. Google docs-en bidez taldekideok praktikaldian zehar teknologiaren inguruan bizitako esperientziak idatzi eta lana osatzen aritu gara, pixkanaka hau ere badoa itxura hartzen!!Era berean, guztion artean elkartu eta ikastaroarekin hasi aurretik, IKT-en inguruan  izan ditugun esperientzia ezberdinen inguruan hitz egin dugu. Garrantzitsua iruditu zaigu, lana egin aurretik eta teknologia berriak ikasgaian erabat barneratu baino lehen, gai honen inguruan genituen aurre ezagutzak aipatzea. 

    Ildo honetatik, guretzat zer den informazio eta komunikazio teknologia, hezkuntzarako ikusten diogun garrantzia zein den, guk zein gaitasun teknologiko ditugun, non eskuratu ditugun hauek... komentatu dugu taldekideon artean.  Izandako elkarrizketaren ostean, taldekideok gure ikuspuntuak trukatu eta ondorio batzuetara heldu gara. Elkarrizketa hauek oso interesgarriak dira, gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen baitu eta hori, ezbairik gabe, komenigarria da gai honen inguruan dugun ikuspuntua osatu ahal izateko.

    Bestalde, egindako lana (gaurkoa eta aurrez eginda genuena) beste taldekide batzuekin trukatu dugu. Guk geure lana bidali diegu haiei eta beraiek berea guri. Gauzak horrela, elkarri komentarioak idazten aritu gara, lana nola hobetu dezaketen aipatzen saiatu gara eta baita, beren lanak dituen zenbait alderdi positibo baloratu ditugu, beraiek ere gauza bera egin dutelarik. Hau ere baliagarria izan da, gure lana ez ezik, besteena ikustea ere garrantzitsua baita aurrera egin ahal izateko.

    Gaurko saioan zenbait gogoeta egin ditut. Teknologia berriak irakasle zein ikasleentzat  lagungarriak gerta daitezke, irudi bidezko informazioa haurrei oso erakargarria gertatzen zaie eta ikaskuntza prozesuan komenigarria izan daiteke. Eskura ditugun beste baliabide bat dira eta gizartea garatzen doan heinean, eskola horretara moldatzen saiatzen da. Hori bai, beste baliabide asko bezala, arrakastaren gakoa honi ematen zaion erabileraren araberakoa izan daiteke. Hau da, ongi dago eskolan IKT-ak erabiltzea, hauek eskaintzen dizkiguten aukerez baliatzea eta haurrei haiek eskaintzea, baina hauen erabilera egoki bat egin behar delakoan nago. Kontua ez da horretara mugatzea, baizik eta, baliabide horri etekina ateratzea haurren ikaskuntza prozesua ahalik eta hobea izan dadin.

    Honez gain, oso garrantzitsua iruditzen zait haurrek esaten dutenari arreta jartzea. Beti jarduerak kanpotik diseinatzen dira, baina, haurrek ere horretan zeresana badute. Lana egin aurretik, nire gelako haurrei galdetu nien: "Zuek teknologia erabiltzen duzue?", "zertarako?", "gustatzen zaizue?"... beraien iritziak aintzat hartzea ere egokia da, beraiek  teknologia berriekin harremantzen dira beren egunerokotasunean eta beraiek ere ideia zein proposamen berriak aportatu ditzakete. Gauzak haurren perspektibatik begiratzera ere ohitu behar dugu apurka-apurka...

















    Pixkanaka, ari gara ikasturtearen martxa hartzen eta aurrera goaz. Ostiralean, jada, Josemirekin lehenengo bilera izango dugu. Bertan, lan honetaz gain, erakustaldirako prestatu behar ditugun proiektuez hitz egiteko asmoa dugu, ea ditugun zalantzak argitzen ditugun. Momentuz, ideiekin dantzan jarraituko dugu!



Ongi izan!!

lunes, 28 de marzo de 2011

Eskolan IKT-ekin harremanetan...



Kaixo lagunak!!!


    Gaurkoan praktiketako eskolara itzuli naiz. Teknologia berrien erabileraren inguruan zenbait galdera egin nahi nizkien, bai irakasleari eta baita haurrei ere, bien ikuspuntuak kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen baitzait lan hau egiterakoan. Haurrek esku zabalik hartu naute, baita irakasleak ere eta egia esan oso gustura aritu naiz haien artean lanean. Aurretik ezagutzen nituen ordenagailuan erabiltzen dituzten programak, dena dela, gaur arreta gehiagoz aritu naiz hauek aztertzen eta baita haurrak ordenagailuarekin nola harremantzen diren ikusten. Programa ezberdinak erabiltzen dituzte gelan (ordenagailuan aritzeko) eta horietako programa batzuei kopia atera diet, hartara, etxean hauekin lasaiago lan egiteko aukera izango dut.


    Goiz osoan zehar aritu gara taldeka ordenagailuan, bide honetatik, programa ezberdinak erabili ditugu eta haurrek banan banan hauek nola erabili azaldu didate! Urtxintxako Xango programaz gain, “Piratekin matematikaren munduan” murgildu gara eta Iratxo Xarmangarriak programarekin ere aritu gara. Interesgarria den beste baliabide bat, XTEC web orriko zenbait programa (clic) erabili ohi dute ere. Haurrei ariketa ezberdinak nola egiten dituzten galdetzeko aprobetxatu dut, etxean zein baliabide dituzten jakiteko… praktiketan ere ikusi ahal izan nuen haurrak teknologia berriekin (ordenagailuak, musika aparatuak, telebista…) ongi moldatzen direla. Egunerokotasunean erabiltzen dute ordenagailua (eskolan eta etxean ere zenbaitek) eta honen bidez ariketa eta jolas ezberdinak lantzen dituzte. Modu autonomoan aritzen dira ordenagailua piztu eta itzalduz, programa ezberdinak zabalduz eta bertako aukera ezberdinak klikatuz, xaguaren bidez ordenagailuari aginduak emanez…


    Bide batez, irakasleari gai honen inguruko galdera batzuk plazaratzeko aprobetxatu dut. Urte askotako esperientzia du berak eta bere ikuspuntua jakitea eta lana egitean hau aintzat hartzea baliagarria iruditu zait. Beraz, informazioa pilatu eta ondorio batzuetara heltzen ahaleginduko gara IKT-en inguruko lana egiterakoan, ea gure eskoletako egungo errealitatean zer topatzen dugun!!

Ondo pasa mahaxpaxak!

miércoles, 23 de marzo de 2011

*Prezi*

Kaixo, kaixo!!

    Gaurko klasea oso interesgarria izan da eta oso gustura atera gara taldekideok bertatik. Aurreko asteazkenean Prezi programa deskubritu genuen eta aurkezpenak egiterakoan, honek eskaintzen dituen aukera anitzak aztertzen aritu ginen. Informazioa jasotzen aritu ginen (prezi bidez sortutako aurkezpen ezberdinak ikusiz, tutoriaza ikusiz…) eta gaurkoan, informazio hori guztia praktikan ipintzea erabaki dugu, guk gure aurkezpen propioa sortuz. Saiakera bat baina gehiago egin ostean, azkenean lortu dugu itxurazko aurkezpen bat egitea. Jarraian, hau ikus dezakezue eta baita haren aurretik egindako saiakeretako bat.


Ondo izan!






martes, 22 de marzo de 2011

Lan ta lan!!

Kaixo!!!!!


     Gaurko saioan lan mordoa egin dugu. Taldekideak elkartu eta praktikaldian zehar gure gelatan behatu eta bizitako errealitatearen inguruan hitz egiten aritu gara: zein baliabide teknologiko zeuden gure gelatan, haurrek nola erabiltzen zituzten hauek, zein zen irakaslearen papera, zein momentuetan erabiltzen ziren egunean zehar baliabideak... errealitate oso ezberdinak aurkitu ditugu eskoletan eta horiek aipatuz eta gure esperientziak besteenekin alderatuz, aberastu gara gaurko saioan. Gure iritziak emanez eta kideenak entzunez (teknologia berriak beharrezkoak dira?, eskoletan haurrei eskaintzen zaizkien baliabideak egokienak dira hauen garapenerako?, bestelako zein baliabide eskain daitezke?...).


     Lanarekin lehen bait lehen hasteko asmoz gabiltzanez, (eskolara hitz egitera joan egoera hobeto ezagutzeko) taldekideek eskoletako konparaketak egiterakoan zein alderditan ipiniko dugun arreta erabaki dugu eta hori kontuan hartuz, taula bat diseinatu dugu .Horretarako, taldekide guztiok Google docs-en erregistratu eta lanean hasi gara buru-belarri. Programa hau oso baliagarria dela ikusi  dugu, taldeka lan egiterako orduan prozesua errazten baitu, taldekideekin komunikatzeko erraztasunak emanez.

     Bestetik, Josemik gure lanen aurkezpenak hobetzeko zenbait azalpen eman dizkigu (Word 2007 programaren inguruan). Egia esan, etxean programa hori badut eta erabiltzera ohituta banago ere, ohartu naiz bertan eskaintzen diren aukera ezberdinak ez ditudala ezagutzen, beraz, etxean hori kuxkuxeatzen aritu beharko naiz.
Askotan kuriositate faltagatik, eskura ditugun baliabide askori ez diegu behar besteko etekina ateratzen.

Ondo segi lagunok eta lan asko egin...

animo!


domingo, 20 de marzo de 2011

Pentsatzeko...

Teknologia berriak gure gelatan!

    Jarraian, interneten bilatu dudan bideo interesgarri bat aurkezten dizuet. Aurrekoan, Josemik  klasean egindako galdera baten inguruan hausnartzen egon nintzen:

- Teknologia berriak gure gelatan sartze hutsarekin, sistema berritzen eta modernizatzen dugula uste duzue? galdera honen erantzuna norberak erabaki beharko du, baina, nik hau ikustera gonbidatzen zaituztet, zihur asko horren inguruan zer pentsatua emango baitizue!!

Ondo segi eta asko pentsatu!

Baliabide ezberdinak!

Kaixo lagunok!!


    Gaurkoan teknologia berrien saioan taldeka aritu gara lanean. Dagoeneko, taldeak osatu ditugu eta hasi gara lanean!

Programa ezberdinak: prezi, google docs, scribd, vuvox, globster... aztertzen eta horiek zertarako eta nola erabil ditzakegun arakatzen aritu gara taldeka. Egia esan, ordenagailua lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta komunikatzeko erabili ohi dut egunerokotasunean, baina, hauetariko programa asko ezezagunak ziren niretzat, beraz, leiho berri bat zabaldu  zait gaurkoan eta ezagutzen ez ditudan baliabide asko eskura izan arren, ezagutzen ez ditudala ohartu naiz. 

    Hasieran, apur bat urduritu naiz hainbeste programa daudela ikustean eta hauen funtzionamendua ezagutzen ez dudanez, kezkatu egin naiz, baina, espero dut ikasturtean zehar hauek erabiltzen hastea. Uste dut interesgarria izan daitekeela hauen funtzionamenduaz apur bat ikastea, baliabide egokia izan baitaitezke irakasleontzat. Nahiz eta hauetariko programa asko haurrekin zuzenean ez erabili, tresna egokiak dira batzuk eta gure lana hobetzen lagun diezagukete. Nire iritziz, jarrera irekia izan beharra daukagu ezagutzen ez dugunaren aurrean eta behintzat teknologia berriek zer eskaintzen diguten ikusi behar dugulakoan nago, ondoren norberak baloratuko du zein puntutaraino gertatzen zaizkion baliagarriak. 

    Honez gain, taldeko lanaren inguruan hausnartzen egon gara. Eskola ezberdinetan teknologia berriak nola erabiltzen dituzten eta zein baliabide dituzten ikusi nahi dugu, beraz, 5 eskola ezberdin hautatu ditugu eta haien errealitatera hurbilduz, azterketa bat egiten saiatuko gara. Eskola haietan esku hartu dugu praktikaldian zehar, gertutik bizi izan dugu bertako errealitatea eta haurrek teknologia berriekin duten hartu- emana ikusi dugu. Orain, informazioa bildu eta horren inguruan hausnartzea geratzen zaigu, ea bide horretatik jarraituz nora heltzen garen!

Momentuz, hauxe da dena, ongi izan!!

martes, 15 de marzo de 2011

Teknologia berrietan murgilduz!

Egunon lagunok!!

   Gaurkoan teknologia berriak gaian barneratu gara buru belarri eta ikasturtearen nondik-norakoak ezagutzen aritu gara. Hemendik aurrera ikasturtean egiten ditugun lan guztiak kontatuko dizkizuet, zuek ikus ditzazuen eta ikastaroan egingo dugun prozesua gertutik beha dezazuen. Momentu hauetan eta gaian erabat sartu aurretik, zenbait galdera etortzen zaizkit burura:
Merezi al du Haur Hezkuntzako zikloan teknologia lantzen hastea?, Zergatik?, Abantailaren bat izan al dezake haurrentzat txikitatik teknologiarekin harremanetan egotea?

Ea ikasturte amaierarako galdera hauek eta beste milaka erantzuteko gai garen.Bitartean, ondo izan!!