Kaixo lagunak!!!
Gaurkoan praktiketako eskolara itzuli naiz. Teknologia berrien erabileraren inguruan zenbait galdera egin nahi nizkien, bai irakasleari eta baita haurrei ere, bien ikuspuntuak kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen baitzait lan hau egiterakoan. Haurrek esku zabalik hartu naute, baita irakasleak ere eta egia esan oso gustura aritu naiz haien artean lanean. Aurretik ezagutzen nituen ordenagailuan erabiltzen dituzten programak, dena dela, gaur arreta gehiagoz aritu naiz hauek aztertzen eta baita haurrak ordenagailuarekin nola harremantzen diren ikusten. Programa ezberdinak erabiltzen dituzte gelan (ordenagailuan aritzeko) eta horietako programa batzuei kopia atera diet, hartara, etxean hauekin lasaiago lan egiteko aukera izango dut.
Goiz osoan zehar aritu gara taldeka ordenagailuan, bide honetatik, programa ezberdinak erabili ditugu eta haurrek banan banan hauek nola erabili azaldu didate! Urtxintxako Xango programaz gain, “Piratekin matematikaren munduan” murgildu gara eta Iratxo Xarmangarriak programarekin ere aritu gara. Interesgarria den beste baliabide bat, XTEC web orriko zenbait programa (clic) erabili ohi dute ere. Haurrei ariketa ezberdinak nola egiten dituzten galdetzeko aprobetxatu dut, etxean zein baliabide dituzten jakiteko… praktiketan ere ikusi ahal izan nuen haurrak teknologia berriekin (ordenagailuak, musika aparatuak, telebista…) ongi moldatzen direla. Egunerokotasunean erabiltzen dute ordenagailua (eskolan eta etxean ere zenbaitek) eta honen bidez ariketa eta jolas ezberdinak lantzen dituzte. Modu autonomoan aritzen dira ordenagailua piztu eta itzalduz, programa ezberdinak zabalduz eta bertako aukera ezberdinak klikatuz, xaguaren bidez ordenagailuari aginduak emanez…
Bide batez, irakasleari gai honen inguruko galdera batzuk plazaratzeko aprobetxatu dut. Urte askotako esperientzia du berak eta bere ikuspuntua jakitea eta lana egitean hau aintzat hartzea baliagarria iruditu zait. Beraz, informazioa pilatu eta ondorio batzuetara heltzen ahaleginduko gara IKT-en inguruko lana egiterakoan, ea gure eskoletako egungo errealitatean zer topatzen dugun!!
Ondo pasa mahaxpaxak!