viernes, 20 de mayo de 2011

Paper Zorroa; e- portafolioa



              Sarrera

        Kaixo! Ainara Babarro naiz eta aurtengo ikasturtean Haur Hezkuntza amaitutzat emango dut eta, horrekin batera, nire bizitzan oso garrantzitsua izan den eta izango den ziklo bat itxiko dut. Ikastaro honek etapa hau ixten lagundu dit eta karrerako azken gogoetak egiteko aukera eskaini dit. Nondik nator, non nago eta nora joan nahi dut?








Hiru galdera hauei erantzuten ahaldegindu naiz egindako lanen zein bizitako esperientzien bidez.

 
                                                      Egindako lanak


       Ikastaroan zehar lan ezberdinak egin ditugu. Horretarako, talde- lan ezberdinetan banatu gara. Alde batetik, IKT eskolako esperientzien analisia inguruko lana eta horren aurkezpena egiteko, talde handian bildu ginen. Bide honetatik, Maite, Iraia, Itziar, Ane, Ainhoa, Eider eta nik prestatu genuen lan hori. Modu honetara, gure esperientziak beste taldekideekin konpartitu genituen eta beste eskoletan bizi duten errealitatea ezagutu genuen.


         Beste lanak, berriz, talde txikian egin ditugu. Erakusketan ipinitako murala eta horrekin lotura estua duen beste lana, manifestua, talde txikian egin genituen, Maite, Iraia eta nik.


        Horrez gain, ikastaroan zehar klaseetan egindako gogoetak eta prozesua azaltzen joan naiz nik sortutako egunerokoaren bidez.
Baliabide teknologiko asko ezagutu ditut baita ikastaro honetan, bai asteazkenetako saioetan, gelakide ezberdinekin ikasitakoa konpartituz, eta baita modu librean nire kabuz ikasiz. Horiek guztiak ere nire blogean zintzilikatu ditut, hauetariko baliabide asko oso erabilgarriak baitira eta momentu batean errekurtso ona izan baitaitezke.

               Ondorioak
           
             Egia esan, lan asko egin dut ikastaroan zehar. Ikasturtearen hasieran oinarrizko ezagutzak nituen teknologiaren inguruan, gure gizartean oso erabiliak diren sare sozial batzuetan aritzeko gaitasuna nuen eta lanak egiteko baliabide gutxi batzuk ezagutzen nituen. Orain, berriz, leiho berri bat zabaldu dut eta gauza asko deskubritzen joan naiz. Hori bai, gogor lan egin behar izan dut horretarako eta gai honi denbora asko dedikatu diot nire ezagutzak zabaldu ahal izateko.

          Aurrez ezagutzen ez nituen baliabide eta aplikazio ugari ezagutu ditut eta aurrez espero ez nituen emaitza asko eskuratu ditut. Era berean, teknologiak hezkuntzan jokatzen duen paperaren inguruan erreflexionatu dut behin baino gehiagotan.


       Praktiketan ez nuen horren inguruan arreta handiegirik ipini, beharbada gelan teknologia ikustea normaltzat jotzen dugulako dagoeneko. Horregatik, berriz ere praktiketako eskolara itzuli nintzen, bestelako ikuspuntu bat buruan nuela azterketa hori egin eta hezkuntzan teknologiaren munduak izan dezakeen eraginaz hobeto jabetzeko. Hastapen horietatik abiatuz, lanean jarri nintzen eta aurrez azaldutako emaitza horiek lortzera heldu naiz azkenean, nire taldekideekin batera lanen kasuan, zein nire kabuz, bestelako aplikazioen ezagutzaren kasuan.


           Egindako lanak gustatu zaizkit eta asko disfrutatu dut haiek egiten. Giro ona izan dugu taldekideon artean eta urte hauetako ibilbideari erreparatzeko balio izan digu esperientzia honek. Bereziki, erakusketaren ideia hori gustatu zait. Irakasle eskolako lanak eta erreflexioak kanpora atera behar ditugula uste dut, ezagutzera eman behar dugu. Erakusketaren ideiarekin lotuta, Myriam Cameros Sierra ilustratzailearekin tailer bat egiteko aukera izan dut. Hezkuntza munduan gure lanak ezagutzera ematea eta beste eragile zein profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izatea oso interesgarria dela iruditzen zait.


            Lan horiek guztiek gozatzeko aukera eskaini didate eta nire barruan neraman parte bat kanporatu dut haiekin batera. Ildo honetatik, talde txikian azken gogoeta egin dugu taldekideok gure ideia eta sentipenekin ikastaroa amaitutzat emateko.


            Nondik gatoz, non gaude eta nora goaz? Galdera erabat konplexua benetan.



 
 


martes, 17 de mayo de 2011

Irakasle bidean barrena...

       Kaixo lagunok!


       Gaurkoan lantxo hau egiten aritu gara Maite eta biok. Nolabait, hiru urte hauetan bizitako momentu batzuk islatu nahi genituen irudi bidez, etapa honi merezi duen itxiera emanez.
Irudiak oso adierazgarriak badira ere, batzuetan oso zaila gertatzen da norberak pentsatzen, bizitzen eta sentitzen duen guztia modu horretan adieraztea, are gehiago azken urte hauetan bizitako eta ikasitako milaka eta milaka gauza adierazi eta laburtzea.
Guretzat esanguratsuak diren zenbait irudi pilatu ditugu eta hauek aurkezpen moduan ipini. Ea gustatzen zaizuen!

Irakasle bidean barneratzeko prest gaude dagoeneko, baina hau bidearen hasiera besterik ez da...



sábado, 14 de mayo de 2011

Urrats bat gehiago, bidean aurrera goaz...

Kaixo!!!!!!

    Gaurko saioarekin gai hau itxitzat eman dugu. Zenbait taldek beren lanak aurkeztu dizkigute Vuvox, Prezi, bideo... bidez. Aurkezpenak ongi egon dira eta gustura aritu naiz haiek ikusten.

    Egun, argi dago ikuspuntu ezberdin ugari daudela IKT-en inguruan. Nire ustez, argi dagoena da IKT-ak gaur egungo gizarte aurreratu honen parte direla eta haiek muga batzuk badituzte ere, beste arlo askotan erabilgarriak gerta daitezkeela.  Gu unibertsitatetik atera eta haurrekin eskolan lan egiten hasterakoan, ziurrenik IKT-ekin harremanetan arituko gara, beraz, egokiena haiekin  familiarizatzen hastea, haiek ematen dituzten aukera anitzak ezagutzea eta horrekin batera, haien erabilera egoki bat egiten ikastea litzateke.

    Jarraian, Donostiako unibertsitateko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleok sortutako manifestuekin osatutako liburuxka igoko dut zuek ikus dezazuen. Elkarrikertuz proiektuaren barruan sartzen da lan hau eta erakusketarekin zuzen zuzenean lotuta dagoen proposamena da.

    Baina, hau guztia kontestu baten barruan egin dugu. Irakasleon identitatearen inguruan uste edo pentsatzen genuenetik abiatuz, lan ezberdinak sortu ditugu. Lan hauek, magisteritza eskolako beste zenbait ikasleek egindako beste lanekin batera, lugaritzeko erakusketan ikus ditzakezue.

Bilakatuz/ transformamos erakusketa
Lugaritz erakusketa

Animatu!

martes, 10 de mayo de 2011

Suediako Aurkezpena*

Kaixo!!

    Eskolaren antolakuntza gaian bihar Suediako hezkuntza sistemaren inguruko aurkezpena dugunez, prezi bat egin dugu teknologia berriak ikasgai honetan ikasitako programa hau erabiliz.

Besterik gabe, ondo izan!


viernes, 6 de mayo de 2011

"La CeNiCiEnTa QUe NO qUerIa ComEr PerDiceS"

Kaixo!!

Azken bi egun hauetan “La cenicienta que no quería comer perdices” ipuinaren ilustratzailea den Myriam Comeros Sierrarekin tailer bat egiten aritu gara. Oso interesgarria izan da ilustratzailearekin egindako topaketa hau, hezkuntzaren inguruko iritziak trukatzeko aukera izan dugu eta baita sormena lantzeko berak proposaturiko ariketa ezberdinen bidez. Ideia fresko asko atera dira tailerrean eta oso gustura sentitu naiz.

Istorioa oso ederra da gainera. Haurrekin ongi legoke halakoak erabiltzea baita, haurrentzat zein helduentzat oso istorio erakargarria baita honakoa eta gure gizartean hain sakona den gai bat oso modu erakargarrian aurkezten du, ez ukitu triste batez. Humore polit batez bustia dago obra eta mezu positibo bat dakar ondorengo belaunaldiei transmititzeko. Zerbait berezia du obra honek, ukitu fresko bat, gauzak transmititzean harrapatu egiten zaitu.


Tailerrean egindako ariketa ezberdinei esker gure sormenari hegan egiten utzi diogu. Jarraian, tailerrean sortutako zenbait obra aurkezten dizkizuet, ea gustoko dituzuen!

Ondo segi eta gogoratu: “zu zeu zara zure burua babestu dezakezun bakarra”;)







miércoles, 4 de mayo de 2011

Aupa ekipo!

    Gaurkoan aurkezpena egin dugu gelako gainerako kideen aurrean eta egia esanda, taldekideak oso gustura gaude lortutako emaitzarekin. Irudi bidez oso espresiboak izaten ahalegindu gara eta gelakideei guk transmitutu nahi genizkien ideietariko batzuk heldu zaizkiela uste dut, parretxo txiki batzuk ere entzun ditugu eta horrekin guztiarekin, oso ongi sentitu gara.

Mila esker!!


lunes, 2 de mayo de 2011

Aurkezpena*

Kaixo blogzaleok!!


    Bihar berriz ere unibertsitatera bueltatu behar dugu eta martxan hasi, baina, animo azken txanpa besterik ez dela geratzen! Guk aurkezpena izango dugu biharkoan, hau prezi bidez prestatu genuen. Hemen duzue biharko aurkezpena izango denaren aurrerapen bat.

Zuen gustukoa izatea espero dut!!

Ondo izan!





domingo, 1 de mayo de 2011

SorMeNa lANduZ

Kaixo!!

    Gaur haurrekin teknologia berrien bidez sormena lantzeko dauden baliabide ezberdin batzuk ezagutzen aritu naiz. Haurrei begira, programa interesgarri batzuk badaude ere, programa asko helduoi eta irakasleoi begira sortuak dira.
Dena den, jarraian dituzue haurrei begira interesgarriak iruditu zaizkidan baliabide batzuk, ondo izan!


SORMENA LANTZEKO BALIABIDEAK

viernes, 29 de abril de 2011

TaGUl


Kaixo!!

    Hau bai hau programa bitxia!! Egia esan, saltxeatzen nengoela izan dut honen berri eta oso programa kuriosoa iruditu zait. Hitz eder eta ezberdinak erabiliz eta hauek modu ezberdinean konbinatuz gero, gauza ederrak sor daitezke. Gustatu zait, nahiz eta, honi ez diodan beste programa batzuei aurkitzen diedan erabilgarritasun bera ikusten. Dena den, gauza politak sor daitezke eta aurkezpenen baterako edo ondo egon daiteke.

    Hementxe zeintzilikatuko dut nik orain sortutako tagul bat. Testu esanguratsu bat aukeratu dut horretarako, oso kuttuna dudana: "Un niño", Elen Buckley.

Ondo izan!





jueves, 28 de abril de 2011

bubble us

Kaixo!

    Gaur Bubble.us programa kuxkuxeatzen ibili naiz eta honek mapa kontzeptualak egiterakoan eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutu ditut. Egia esan, tresna aproposa da: azkarra, sinplea eta erabilgarria.


Hemen gaur goizean egindako aplikazio bat duzue.


Zoriontsu izan!!

"La locura es repetir una y otra vez las mismas rutinas con la esperanza de alcanzar resultados diferentes".  Albert Einstein.

"Muchas personas pierden las pequeñas alegrías, esperando la gran felicidad". Pearl S. Buck




miércoles, 27 de abril de 2011

VUVOX

Kaixo Kaixo!


    Gaur goizean motibaturik jaiki naiz, eta pentsatu dut, tira zertxobait egiteko aprobetxatuko dut!! Horretan nengoela, ohartu naiz aurreko batean Vuvox programa arakatzen aritu nintzela eta Collage bat egiten hasi eta ez nuela hura amaitu. Beraz, gaurkoan programa gehiago kuxkuxeatzen jardun dut eta munduko kultura eder ezberdin batzuen irudiak zein audioa erabiliz, aurkezpen txiki bat prestatu dut.

Ea gustuko duzuen!!




sábado, 23 de abril de 2011

IKT eskolako esperientzien analisia*

Kaixo!!


    Hemen duzue ere talde handian eginiko IKT eskoletako esperientzien analisia, lan honekin lotuta aurkezpen bat prestatu dugu prezi programa erabiliz, hori datorren egunean zintzilikatuko dut.


Momentuz lan hauekin uzten zaituztet...


IKT Konparaketa Lana Deskargauta

Erakusketarako murala

Kaixo!

    Aurrekoan gure mural birtuala igo nuen, hau da, muralari niretzat oso esanguratsua zen testu labur bat erantsi nion, saiakera ugariren ondoren grabatzea lortu nuena! Baina, erakusketan ezin denez halako euskarririk erabili eta inprimatuta entregatu behar denez, erakusketarako ondoko murala egin genuen.
Jarraian, erakusketan ipiniko duguna igoko dut. Mural honi lehiatilatxo bat gehitu genion, etorkizuaren lehiatila.

Hemen duzue, ea gustatzen zaizuen!!

EGILEAK:
Ainara Babarro
Maite Gorrotxategi
Iraia Llanos

Ibilbide honen gogoeta

Kaixo lagunok!

   Bukatu ditugu gure manifestua zein murala eta jada entregatu dizkiogu Estitxuri erakusketan jartzeko. Taldekideok gustura gaude lortutako emaitzarekin. Lan txukuna geratu dela iruditzen zaigu. Hasiera batean galduta sentitu arren, buruari bueltak ematen aritu gara eta amaierarako guretzat oso pertsonala den lan bat sortu dugu.
Hiru urte hauetan zehar bizi izandako esperientziak eta bizipenak ondo plasmatu ditugulakoan gaude bai manifestu eta baita muralean ere. Irudien bitartez gauza asko adierazi ditugu, izan ere, esaldiak dioen bezala, “Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du”.
Lan hauek bide polita izan dira irakasle eskolako etapa honi amaiera egokia emateko.

       Azken batean garrantzitsuena hezkuntzan bestelako ikuspegi bat garatzea da eta hori izan da urte hauetan irakasle-eskolan egiten saiatu garena, hau da, hezkuntza beste begirada batez behatzen ahalegindu gara eta laburbilduz,  nahiz eta gure lanetan beste gauza  asko transmititu nahi izan ditugun hau izan da gure lanaren iparra. Taldekideok ateratako zenbait argazki esanguratsurekin uzten zaituztegu honen inguruan hausnar dezazuen …

Animo Aristoteles txikiak!!

Ainara Babarro
Maite Gorrotxategi
Iraia Llanos


               



           

miércoles, 20 de abril de 2011

Lanak bukatutzat ematen!

Kaixo!!!!!


   Egun hauetan gure lanetan murgilduta aritu gara, aste santuak gainean baititugu dagoeneko!! Beraz, asteleheneko saioa talde handian lanari amaiera emateko aprobetxatu genuen. IKT eskolen konparaketa lanari amaiera eman genion atzokoan eta Scribd programa erabili genuen, lana bertatik igoko baititugu blogera.


   Lana amaitutakoan, preziren bidez aurkezpena prestatzen aritu ginen taldekideok. Ideia nagusi batzuk bagenituen aurrez bueltaka gure buruetan, beraz, horiek transmititzeko irudi batzuk hautatu genituen lehendabizi. Irudi horiek izugarri esanguratsuak iruditzen zaizkigu eta oso bide ona eta erakargarria dira nahi duguna transmititzeko. Hitz gutxi baina irudi askoren bidez ahaleginduko gara gure ikuspuntua helarazten, azken finean, teknologia berrien saioa da hau, beraz, zein izango da bide bisuala baino hobea saio hauetan informazioa transmititzeko?


   Gaurko saioan (asteazkena), berriz, aurkezpenarekin jarraitu dugu. Gainerako taldeak ere beren lanak amaitzen ari ziren buru-belarri eta guk ere halaxe egin dugu!
Atzokoan, prezirekin aurkezpena ia amaitutzat eman bagenuen ere, gaurkoan iruditu zaigu hori ederragoa egin genezakeela, esanguratsuagoa. Ildo honetatik, aurkezpenari bestelako ukitu berezi bat ematen saiatu gara eta aurkezpen txukun bat aterako zaigula espero dugu.
Orain prestatzea besterik ez da falta, jada, oporretatik bueltan baitugu aurkezpena gainean.

Hona hemen gure lanarekin lotutako argazkitxo batzuk:





Opor onak pasa, blogzaleak!

Manifestua

Kaixo lagunok!


    Jarraian gure manifestua aurkezten dizuet. Kosta zaigu nahi genuena lortzea baina orain, gogotsu saiatu eta gero, oso gustura gaude eskuratutako emaitzarekin!!

    Esan bezala, manifestua oso bisuala egin nahi izan dugu eta irudia zein testu laburra ipini dugu. Testua gainera oso erakargarria izatea nahi genuen, beraz, gure tradizioa jarraituz bertso bidez nahi genuena transmititzen ahalegindu gara, gu bertsolari txikiak bihurtuz!


    Magisteritza eskolara heltzean, hezkuntzarekiko genuen ikuspegiak gaur egun dugun ikuspegiarekin ez du zer ikusirik. Milaka momentu bizi izan ditugu bertan eta makina bat gauza ikasi dugu, ibilian ibilian bidea eginez joan baikara... azken batean, baserritarrak erein gabeko hazien modukoak ginen gu hona heltzean, baserritarrak erein ondoren, ostera, ikuspegi bat garatu dugu eta garatzen joan gara, zuhaitz handi batzuk bihurtuz eta gure barnean hezkuntzari buruzko 1000-ka gauza gordez!

Ongi izan!!


EGILEAK:
Ainara Babarro
Maite Gorrotxategi
Iraia Llanos








Baserritar Baten Modura PDF

martes, 19 de abril de 2011

Mural birtuala

Kaixo!!!!!
    Astelehenean Estitxuri gure murala eta manifestua entregatu genizkion. Esan beharra dago, erakusketarako prestatu genuena ez dela honen identikoa, zenbait ukitu egin baikenizkion mural hari gure arte propioa erabiliz!

    Dena den, hemen duzue gure mural birtuala, teknologia bidez eginik guztia. Gaur apur bat saltxeatzen aritu naiz eta niretzat oso esanguratsua den testu batekin batera ipintzen dizuet murala. Testuaren bidez argiago jasoko duzue muralaren bidez taldekideok adierazi nahi izan dugun guztia. Beraz, murala patsadatxu behatu eta behatu bitartean audioa entzutea gomendatzen dizuet...

Ea gustuko duzuen eta zein sentsazio pizten dituen zuengan.

Zoriontsu izan!


viernes, 15 de abril de 2011

Ilusioz beterik...

Helloooo!!!

    Azken egun hauetan taldekideok lan egiteko bildu gara klase orduetatik kanpo. Teknologiak  gure lana errazteko balio duelakoan nago baina askotan aurreikusita duzun emaitza lortzea kosta egiten da, guk ditugun baliabide eta ezagutzekin behintzat.

    Dagoeneko glogsterra amaituta dugu eta gogotik aritu gara egun hauetan manifestua egiten, ideia pentsatua genuen lehendik baina gora behera ugari izan ditugu nahi genuena adierazi ahal izateko. Hasiera batean gure buruan lana izango zenaren irudi bat genuen eta emaitza hori eskuratzea asko kostatu zaigu, beraz, programa ezberdinekin saltseatzen aritu gara ahal genuen guztia eginez.

    Taldekideok oso ilusionatuta gaude momentuz gure lanarekin eta egun hauetan asko aurreratu dugu, beraz, datorren asterako amaituko dugula uste dugu. Motibatuta gaude, beraz, lortuko dugulakoan nago! Gainera, gure lanak egin bitartean teknologia berriekin harremanetan aritu behar dugunez bai edo bai, gauza berriak ikasiz goazela ohartu gara.

    Manifestu hau karrerako azken lanetariko bat izango denez, gauza polit bat sortzen saiatuko gara eta barru barruan daramagun hori transmititzen.

    Orain, azken aste honetan bilatutako esaldi eder eta esanguratsu batzuekin uzten zaituztet, ea zeinekin identifikatzen zareten!!

Un director de orquesta a una pianista:"Hoy tocaste muy bien, pero no lo disfrutaste".

La respuesta:"yo no lo disfruto, lo hago por que soy buena ejecutante". Conclusión: Ser bueno en algo no es razón suficiente para hacerlo. Ken Robinson






“Ikasleei  beraiei ikastea interesatzen zaien zerbait eskaintzean, beraiek galdetzeko, bilatzeko, jarraipen bat egiteko eta hau beren erritmora, beraien norabidean eta beren denboran egin dezaketenean, edozein ikaslek ikasten disfrutatuko du.” Isaac Asimow

“Hezkuntzak transformatua izan behar du zerbait gehiagotan. Berrikuntza bat egin behar da hezkuntzan baina hori zaila da gauza ezberdinak hartzen baititu bere baitan: jakintzat ematen dugun hori zalantzan jartzea suposatzen du, nabaria dirudien hori zalantzan jartzea, hain zuzen.” Ken Robinson

Teknologiekin lotuta dagoen esaldi hau irakurtzeak pena merezi duela uste dut:

“La brecha entre la generación anterior a internet y los nativos digitales es también una prueba que algo no funciona en la educación para Ken Robinson, quien explicaba que ha comenzado una revolución digital, donde los jóvenes piensan diferente, buscan información, se comunican y socializan de maneras distintas, pero esos cambios todavía no han llegado a la escuela.” Ken Robinson





jueves, 14 de abril de 2011

ScRiBd*

Kaixo Kaixo!!!!

    Oso pozik nago!!!!! Aspaldidanik scribd programak nola funtzionatzen zuen ikasi nahi nuen eta gaur autodidakta moduan eta nire kabuz lortu dut!!! Horrela, frogak egiten egon naiz eta azkenean asmatu dut dokumentuak scribd-era igotzen eta ondoren, hori guztia blogean zintzilikatzen...
Iujuuuuu!

    Beno, ba besterik gabe interesgarriak iruditzen zaizkidan pare bat artxibo igo ditut zuekin konpartitzeko. Praktiketan egondako gelako haurrek erabiltzen dituzten programa informatikoak pilatu eta horiek aztertu nituen aurrekoan. Jarraian, horiek ikus ditzakezue baliabide egokiak baitira hauetako batzuk ikasle/irakasleontzat!

Ondo izan eta gauza asko deskubritu!!






XTEC programak









Haur Hezkuntzako programa ezberdinak

I google

Kaixoo!!

    Gaurkoan igoogle programa deskubritzen aritu gara, beste talde batekoekin elkartu eta igooglek ematen dituen aukerak azaldu dizkidate. Gustatu zait nire txoko pertsonala izatea, nire google txikia eskura izatea, beraz, izena eman eta nire espazioa sortzen hasi naiz, gustuko ditudan gauzak ipiniz. Hartara, segituan topatuko ditut, bilatzen aritu gabe!

Jarraian nire txoko pertsonala aurkezten dizuet!!

Zoriontsu izan ;)

lunes, 11 de abril de 2011

Ideiak sortuz ta sortuz...

Kaixo blogzaleok!

        Gaur goizean lan eta lan aritu gara hiru taldekideok. Murala zein manifestuan milaka ideia adierazi nahi genituen, baina, hori apur bat zehaztu beharrean aurkitu gara. Ildo horretatik, labur-labur gure ideiak zein pentsamendu sakonenak ahalik eta hoberen adierazten ahaleginduko gara. Oraingoz, ideia batzuk argi ditugu eta horiekin oso gustura gaude. Ideia horiek kanporatzean eta hori egiteko moduak bilatzean asko motibatu gara, beraz, bide bat hartu dugu dagoeneko eta bide horretatik jarraituz, azken trenbidera heltzen ahaleginduko gara.

Ondo izan!

"Gutxien espero dugunean, bizitzak gure kemena eta  aldaketarako borondatea proban jartzen duen erronka baten aurrean ipintzen gaitu."

Paulo Coelho

viernes, 8 de abril de 2011

Bizitzen eta pentsatzen dugun guztia garelako...

Kaixo!!


   Gaur goizean talde txikitan bildu gara eta poster zein manifestuaren bidez transmititu nahi dugun horretan pentsatzen egon gara taldekideok. Egia esan, mezu asko helarazi nahi ditugu, gauza asko pentsatu eta sentitu baititugu urte hauetan zehar eta honek guztiak gugan eragin handia izan baitu, gure identitatean eragina izan du. Zaila da guztia errekopilatu eta lerro gutxi batzuetan zein irudi batzuen bidez transmititzea. Dena dela, hori egiten saiatuko gara datorren egunetan eta horretarako klaseetan ikusitako programa edota baliabide batzuk erabiliko ditugu. 


    Momentuz, hiruron artean hitz egin eta ideia garrantzitsuenak finkatzean, sarean aritu gara bertako zenbait baliabide ikusiz eta horrekin guztiarekin inspiratuz, transmititu nahi duguna adierazteko bide egokiak topatu nahian. Lanaren nondik-norako garrantzitsuenak finkatu ditugu dagoeneko eta orain zailena geratzen zaigu: hori guztia adieraztea. Milaka bide daude hori egiteko, norberak berari hobekien egokitzen zaiona topatzean dago gakoa!!


    Nire ibilbidean oso kuttunak eta esanguratsuak gertatu zaizkidan esaldi batzuekin uzten zaituztet, zoriontsu izan !


"El estudio no se mide por el número de páginas leídas en una noche, ni por la cantidad de libros leídos en un semestre. Estudiar no es un acto de consumir ideas, sino de crearlas y recrearlas." Paulo Freire

"Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo." Benjamin Franklin

"Cuando a los estudiantes les demos la oportunidad de aprender algo que les interesa realmente, cuando les demos la oportunidad de pregutar, buscar, hacer un seguimiento y cuando todo esto lo puedan hacer a su ritmo, en su propia dirección y a su tiempo, cualquier estudinte disfrutara aprendiendo."
Isaac Asimow






miércoles, 6 de abril de 2011

Gustuko tokian aldaparik ez!

Egunon guztioi!


    Giro izugarria egiten du, baina, gu hemen gabiltza informatika gelan lan eta lan. Taldekideok gaur IKT-en lana osatzea erabaki dugu, guztion ideiak eta esperientziak batuz eta ondorio batzuetara heltzen saiatuz. Hau ez da lan erraza izan, eskoletan bizitako errealitateak anitzak izan baitira, baina, egoera horietatik abiatuz eta horiek gure ideia, iritzi zein ikuspuntu propioekin lotuz saiatu gara taldekideok ondorio batzuetara heltzen.  Alderdi batzuetan ados ez bagaude ere, beste gauza askotan ados egon gara eta antzeko ikuspuntua konpartitu dugu. Taldekideekin ideiak eztabaidatzea, besteei gure ikuspuntuak eta pentsamendu horien nondik-norakoak azaltzeko eta, era berean, beste batzuek bizitako errealitatea kontuan hartuz, euren
ikuspuntuak ulertzen saiatzeko baliagarria izan da.


    Ondoren, microsoft office word 2007-rekin lanean aritu gara, ondoren lana amaitzean formatu hori erabili beharko baitugu. Azkenik, gure blogak aktualizatu ditugu, zuei guztioi gure lanaren berri emateko.


    Bitartean, oso gustuko dudan komiki batekin uzten zaituztet aspaldian igotzea pentsatu nuen baina ia ia ahaztu zait… gure eskoletan haurrei beraiei EGITEKO aukera eman behar diegu eta baita gauzak nola egin nahi dituzten pentsatzeko eta horrekin lotuta, bidea dago. Hau da, zein bide eta baliabide ezberdin eskaini diezaiekegun irakasle eta agente ezberdinek eskolan hau gauzatu ahal izateko. Teknologia berriek gaurko gizarte garatuan ere bidegurutze horien tartean lekutxo bat hartzen ari direla dirudi.


Ondo segi eta animo, aste santuak gainean ditugu eta !!



martes, 5 de abril de 2011

Gure lanak kanpora zabaltzen...

Kaixo kaixo!!

    Gaur gure lanak eguneratzen egon gara taldekideon artean. Alde batetik, praktiketako eskoletako IKT-en erabilera eta konparaketaren inguruko lana amaitzen saiatu gara (ondorioak ateratzen) eta, bestetik, ondoren egin beharko dugun murala egiteko baliagarria izan daitekeen Glogster programarekin saltxeatu dugu, programak eskaintzen dituen aukera ezberdinak arakatuz eta guztion artean ikasiz.

    Gero Estitxu, plastika adierazpeneko irakaslea, etorri da eta berarekin hizketan jardun dugu. Erakusketari begira, berak proiektu ezberdinak nola antolatu nahi dituen azaldu digu apur bat. Erakusketaren ideia ona dela iruditzen zait. Bertan, gehien bat, Haur Hezkuntzako titulazioa ikasten dugunon lanak egongo direla azaldu digu berak eta hau kaleko jendearentzat: guraso, ikasle, langile... irekita egongo dela, horrela, nahi duena bertara joan daiteke eta gure lanak ikusiz hezkuntzaren inguruan gogoeta bat egin.

    Erakusketaren bidez guk ez dugu esaten momentu honetan eskolan gauza batzuk gaizki daudenik ezta zuzenak ez direnik. Hezkuntzari begira apurka-apurka bestelako ikuspuntu bat sortzen ari gara (edo hori nahi dugu behintzat) eta hori gure lanen bidez adieraztea espero dugu, baliabide ezberdinez baliatuz. Lan hauek oso bisualak izango dira, bide horretatik, gure gogoetak, pentsamoldeak, iritziak, sentimenduak... adieraziko ditugu, bai bide bisual batez zein hizkuntza idatziaren bidez. Bi lanek (posterra eta manifestua) lotura estua izango dute beren artean, ideiak bateraturik egongo baitira. Lan hauek ikustean, kanpoko pertsonaren irudimenean ideia edota sentsazio bat sortzea da gure asmoa eta baita majisteritza eskolan egindako produkzioak kanpora zabaltzea, gure ideiak aireratzea. Artea subjektiboa denez, hartzaile bakoitzari ideia ezberdin bat helduko zaio eta hori oso polita eta interesgarria izan daiteke.


Besterik gabe, agur bero bat kuxkuxeros!