Helloooo!!!
Azken egun hauetan taldekideok lan egiteko bildu gara klase orduetatik kanpo. Teknologiak gure lana errazteko balio duelakoan nago baina askotan aurreikusita duzun emaitza lortzea kosta egiten da, guk ditugun baliabide eta ezagutzekin behintzat.
Dagoeneko glogsterra amaituta dugu eta gogotik aritu gara egun hauetan manifestua egiten, ideia pentsatua genuen lehendik baina gora behera ugari izan ditugu nahi genuena adierazi ahal izateko. Hasiera batean gure buruan lana izango zenaren irudi bat genuen eta emaitza hori eskuratzea asko kostatu zaigu, beraz, programa ezberdinekin saltseatzen aritu gara ahal genuen guztia eginez.
Taldekideok oso ilusionatuta gaude momentuz gure lanarekin eta egun hauetan asko aurreratu dugu, beraz, datorren asterako amaituko dugula uste dugu. Motibatuta gaude, beraz, lortuko dugulakoan nago! Gainera, gure lanak egin bitartean teknologia berriekin harremanetan aritu behar dugunez bai edo bai, gauza berriak ikasiz goazela ohartu gara.
Manifestu hau karrerako azken lanetariko bat izango denez, gauza polit bat sortzen saiatuko gara eta barru barruan daramagun hori transmititzen.
Orain, azken aste honetan bilatutako esaldi eder eta esanguratsu batzuekin uzten zaituztet, ea zeinekin identifikatzen zareten!!
Un director de orquesta a una pianista:"Hoy tocaste muy bien, pero no lo disfrutaste".
La respuesta:"yo no lo disfruto, lo hago por que soy buena ejecutante". Conclusión: Ser bueno en algo no es razón suficiente para hacerlo. Ken Robinson
“Ikasleei beraiei ikastea interesatzen zaien zerbait eskaintzean, beraiek galdetzeko, bilatzeko, jarraipen bat egiteko eta hau beren erritmora, beraien norabidean eta beren denboran egin dezaketenean, edozein ikaslek ikasten disfrutatuko du.” Isaac Asimow
“Hezkuntzak transformatua izan behar du zerbait gehiagotan. Berrikuntza bat egin behar da hezkuntzan baina hori zaila da gauza ezberdinak hartzen baititu bere baitan: jakintzat ematen dugun hori zalantzan jartzea suposatzen du, nabaria dirudien hori zalantzan jartzea, hain zuzen.” Ken Robinson
Teknologiekin lotuta dagoen esaldi hau irakurtzeak pena merezi duela uste dut:
“La brecha entre la generación anterior a internet y los nativos digitales es también una prueba que algo no funciona en la educación para Ken Robinson, quien explicaba que ha comenzado una revolución digital, donde los jóvenes piensan diferente, buscan información, se comunican y socializan de maneras distintas, pero esos cambios todavía no han llegado a la escuela.” Ken Robinson