viernes, 20 de mayo de 2011

Paper Zorroa; e- portafolioa



              Sarrera

        Kaixo! Ainara Babarro naiz eta aurtengo ikasturtean Haur Hezkuntza amaitutzat emango dut eta, horrekin batera, nire bizitzan oso garrantzitsua izan den eta izango den ziklo bat itxiko dut. Ikastaro honek etapa hau ixten lagundu dit eta karrerako azken gogoetak egiteko aukera eskaini dit. Nondik nator, non nago eta nora joan nahi dut?








Hiru galdera hauei erantzuten ahaldegindu naiz egindako lanen zein bizitako esperientzien bidez.

 
                                                      Egindako lanak


       Ikastaroan zehar lan ezberdinak egin ditugu. Horretarako, talde- lan ezberdinetan banatu gara. Alde batetik, IKT eskolako esperientzien analisia inguruko lana eta horren aurkezpena egiteko, talde handian bildu ginen. Bide honetatik, Maite, Iraia, Itziar, Ane, Ainhoa, Eider eta nik prestatu genuen lan hori. Modu honetara, gure esperientziak beste taldekideekin konpartitu genituen eta beste eskoletan bizi duten errealitatea ezagutu genuen.


         Beste lanak, berriz, talde txikian egin ditugu. Erakusketan ipinitako murala eta horrekin lotura estua duen beste lana, manifestua, talde txikian egin genituen, Maite, Iraia eta nik.


        Horrez gain, ikastaroan zehar klaseetan egindako gogoetak eta prozesua azaltzen joan naiz nik sortutako egunerokoaren bidez.
Baliabide teknologiko asko ezagutu ditut baita ikastaro honetan, bai asteazkenetako saioetan, gelakide ezberdinekin ikasitakoa konpartituz, eta baita modu librean nire kabuz ikasiz. Horiek guztiak ere nire blogean zintzilikatu ditut, hauetariko baliabide asko oso erabilgarriak baitira eta momentu batean errekurtso ona izan baitaitezke.

               Ondorioak
           
             Egia esan, lan asko egin dut ikastaroan zehar. Ikasturtearen hasieran oinarrizko ezagutzak nituen teknologiaren inguruan, gure gizartean oso erabiliak diren sare sozial batzuetan aritzeko gaitasuna nuen eta lanak egiteko baliabide gutxi batzuk ezagutzen nituen. Orain, berriz, leiho berri bat zabaldu dut eta gauza asko deskubritzen joan naiz. Hori bai, gogor lan egin behar izan dut horretarako eta gai honi denbora asko dedikatu diot nire ezagutzak zabaldu ahal izateko.

          Aurrez ezagutzen ez nituen baliabide eta aplikazio ugari ezagutu ditut eta aurrez espero ez nituen emaitza asko eskuratu ditut. Era berean, teknologiak hezkuntzan jokatzen duen paperaren inguruan erreflexionatu dut behin baino gehiagotan.


       Praktiketan ez nuen horren inguruan arreta handiegirik ipini, beharbada gelan teknologia ikustea normaltzat jotzen dugulako dagoeneko. Horregatik, berriz ere praktiketako eskolara itzuli nintzen, bestelako ikuspuntu bat buruan nuela azterketa hori egin eta hezkuntzan teknologiaren munduak izan dezakeen eraginaz hobeto jabetzeko. Hastapen horietatik abiatuz, lanean jarri nintzen eta aurrez azaldutako emaitza horiek lortzera heldu naiz azkenean, nire taldekideekin batera lanen kasuan, zein nire kabuz, bestelako aplikazioen ezagutzaren kasuan.


           Egindako lanak gustatu zaizkit eta asko disfrutatu dut haiek egiten. Giro ona izan dugu taldekideon artean eta urte hauetako ibilbideari erreparatzeko balio izan digu esperientzia honek. Bereziki, erakusketaren ideia hori gustatu zait. Irakasle eskolako lanak eta erreflexioak kanpora atera behar ditugula uste dut, ezagutzera eman behar dugu. Erakusketaren ideiarekin lotuta, Myriam Cameros Sierra ilustratzailearekin tailer bat egiteko aukera izan dut. Hezkuntza munduan gure lanak ezagutzera ematea eta beste eragile zein profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izatea oso interesgarria dela iruditzen zait.


            Lan horiek guztiek gozatzeko aukera eskaini didate eta nire barruan neraman parte bat kanporatu dut haiekin batera. Ildo honetatik, talde txikian azken gogoeta egin dugu taldekideok gure ideia eta sentipenekin ikastaroa amaitutzat emateko.


            Nondik gatoz, non gaude eta nora goaz? Galdera erabat konplexua benetan.



 
 


martes, 17 de mayo de 2011

Irakasle bidean barrena...

       Kaixo lagunok!


       Gaurkoan lantxo hau egiten aritu gara Maite eta biok. Nolabait, hiru urte hauetan bizitako momentu batzuk islatu nahi genituen irudi bidez, etapa honi merezi duen itxiera emanez.
Irudiak oso adierazgarriak badira ere, batzuetan oso zaila gertatzen da norberak pentsatzen, bizitzen eta sentitzen duen guztia modu horretan adieraztea, are gehiago azken urte hauetan bizitako eta ikasitako milaka eta milaka gauza adierazi eta laburtzea.
Guretzat esanguratsuak diren zenbait irudi pilatu ditugu eta hauek aurkezpen moduan ipini. Ea gustatzen zaizuen!

Irakasle bidean barneratzeko prest gaude dagoeneko, baina hau bidearen hasiera besterik ez da...



sábado, 14 de mayo de 2011

Urrats bat gehiago, bidean aurrera goaz...

Kaixo!!!!!!

    Gaurko saioarekin gai hau itxitzat eman dugu. Zenbait taldek beren lanak aurkeztu dizkigute Vuvox, Prezi, bideo... bidez. Aurkezpenak ongi egon dira eta gustura aritu naiz haiek ikusten.

    Egun, argi dago ikuspuntu ezberdin ugari daudela IKT-en inguruan. Nire ustez, argi dagoena da IKT-ak gaur egungo gizarte aurreratu honen parte direla eta haiek muga batzuk badituzte ere, beste arlo askotan erabilgarriak gerta daitezkeela.  Gu unibertsitatetik atera eta haurrekin eskolan lan egiten hasterakoan, ziurrenik IKT-ekin harremanetan arituko gara, beraz, egokiena haiekin  familiarizatzen hastea, haiek ematen dituzten aukera anitzak ezagutzea eta horrekin batera, haien erabilera egoki bat egiten ikastea litzateke.

    Jarraian, Donostiako unibertsitateko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleok sortutako manifestuekin osatutako liburuxka igoko dut zuek ikus dezazuen. Elkarrikertuz proiektuaren barruan sartzen da lan hau eta erakusketarekin zuzen zuzenean lotuta dagoen proposamena da.

    Baina, hau guztia kontestu baten barruan egin dugu. Irakasleon identitatearen inguruan uste edo pentsatzen genuenetik abiatuz, lan ezberdinak sortu ditugu. Lan hauek, magisteritza eskolako beste zenbait ikasleek egindako beste lanekin batera, lugaritzeko erakusketan ikus ditzakezue.

Bilakatuz/ transformamos erakusketa
Lugaritz erakusketa

Animatu!

martes, 10 de mayo de 2011

Suediako Aurkezpena*

Kaixo!!

    Eskolaren antolakuntza gaian bihar Suediako hezkuntza sistemaren inguruko aurkezpena dugunez, prezi bat egin dugu teknologia berriak ikasgai honetan ikasitako programa hau erabiliz.

Besterik gabe, ondo izan!


viernes, 6 de mayo de 2011

"La CeNiCiEnTa QUe NO qUerIa ComEr PerDiceS"

Kaixo!!

Azken bi egun hauetan “La cenicienta que no quería comer perdices” ipuinaren ilustratzailea den Myriam Comeros Sierrarekin tailer bat egiten aritu gara. Oso interesgarria izan da ilustratzailearekin egindako topaketa hau, hezkuntzaren inguruko iritziak trukatzeko aukera izan dugu eta baita sormena lantzeko berak proposaturiko ariketa ezberdinen bidez. Ideia fresko asko atera dira tailerrean eta oso gustura sentitu naiz.

Istorioa oso ederra da gainera. Haurrekin ongi legoke halakoak erabiltzea baita, haurrentzat zein helduentzat oso istorio erakargarria baita honakoa eta gure gizartean hain sakona den gai bat oso modu erakargarrian aurkezten du, ez ukitu triste batez. Humore polit batez bustia dago obra eta mezu positibo bat dakar ondorengo belaunaldiei transmititzeko. Zerbait berezia du obra honek, ukitu fresko bat, gauzak transmititzean harrapatu egiten zaitu.


Tailerrean egindako ariketa ezberdinei esker gure sormenari hegan egiten utzi diogu. Jarraian, tailerrean sortutako zenbait obra aurkezten dizkizuet, ea gustoko dituzuen!

Ondo segi eta gogoratu: “zu zeu zara zure burua babestu dezakezun bakarra”;)







miércoles, 4 de mayo de 2011

Aupa ekipo!

    Gaurkoan aurkezpena egin dugu gelako gainerako kideen aurrean eta egia esanda, taldekideak oso gustura gaude lortutako emaitzarekin. Irudi bidez oso espresiboak izaten ahalegindu gara eta gelakideei guk transmitutu nahi genizkien ideietariko batzuk heldu zaizkiela uste dut, parretxo txiki batzuk ere entzun ditugu eta horrekin guztiarekin, oso ongi sentitu gara.

Mila esker!!


lunes, 2 de mayo de 2011

Aurkezpena*

Kaixo blogzaleok!!


    Bihar berriz ere unibertsitatera bueltatu behar dugu eta martxan hasi, baina, animo azken txanpa besterik ez dela geratzen! Guk aurkezpena izango dugu biharkoan, hau prezi bidez prestatu genuen. Hemen duzue biharko aurkezpena izango denaren aurrerapen bat.

Zuen gustukoa izatea espero dut!!

Ondo izan!