Mostrando entradas con la etiqueta baliabide teknologikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baliabide teknologikoak. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2011

Suediako Aurkezpena*

Kaixo!!

    Eskolaren antolakuntza gaian bihar Suediako hezkuntza sistemaren inguruko aurkezpena dugunez, prezi bat egin dugu teknologia berriak ikasgai honetan ikasitako programa hau erabiliz.

Besterik gabe, ondo izan!


domingo, 1 de mayo de 2011

SorMeNa lANduZ

Kaixo!!

    Gaur haurrekin teknologia berrien bidez sormena lantzeko dauden baliabide ezberdin batzuk ezagutzen aritu naiz. Haurrei begira, programa interesgarri batzuk badaude ere, programa asko helduoi eta irakasleoi begira sortuak dira.
Dena den, jarraian dituzue haurrei begira interesgarriak iruditu zaizkidan baliabide batzuk, ondo izan!


SORMENA LANTZEKO BALIABIDEAK

viernes, 29 de abril de 2011

TaGUl


Kaixo!!

    Hau bai hau programa bitxia!! Egia esan, saltxeatzen nengoela izan dut honen berri eta oso programa kuriosoa iruditu zait. Hitz eder eta ezberdinak erabiliz eta hauek modu ezberdinean konbinatuz gero, gauza ederrak sor daitezke. Gustatu zait, nahiz eta, honi ez diodan beste programa batzuei aurkitzen diedan erabilgarritasun bera ikusten. Dena den, gauza politak sor daitezke eta aurkezpenen baterako edo ondo egon daiteke.

    Hementxe zeintzilikatuko dut nik orain sortutako tagul bat. Testu esanguratsu bat aukeratu dut horretarako, oso kuttuna dudana: "Un niño", Elen Buckley.

Ondo izan!





jueves, 28 de abril de 2011

bubble us

Kaixo!

    Gaur Bubble.us programa kuxkuxeatzen ibili naiz eta honek mapa kontzeptualak egiterakoan eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutu ditut. Egia esan, tresna aproposa da: azkarra, sinplea eta erabilgarria.


Hemen gaur goizean egindako aplikazio bat duzue.


Zoriontsu izan!!

"La locura es repetir una y otra vez las mismas rutinas con la esperanza de alcanzar resultados diferentes".  Albert Einstein.

"Muchas personas pierden las pequeñas alegrías, esperando la gran felicidad". Pearl S. Buck




miércoles, 27 de abril de 2011

VUVOX

Kaixo Kaixo!


    Gaur goizean motibaturik jaiki naiz, eta pentsatu dut, tira zertxobait egiteko aprobetxatuko dut!! Horretan nengoela, ohartu naiz aurreko batean Vuvox programa arakatzen aritu nintzela eta Collage bat egiten hasi eta ez nuela hura amaitu. Beraz, gaurkoan programa gehiago kuxkuxeatzen jardun dut eta munduko kultura eder ezberdin batzuen irudiak zein audioa erabiliz, aurkezpen txiki bat prestatu dut.

Ea gustuko duzuen!!




jueves, 14 de abril de 2011

ScRiBd*

Kaixo Kaixo!!!!

    Oso pozik nago!!!!! Aspaldidanik scribd programak nola funtzionatzen zuen ikasi nahi nuen eta gaur autodidakta moduan eta nire kabuz lortu dut!!! Horrela, frogak egiten egon naiz eta azkenean asmatu dut dokumentuak scribd-era igotzen eta ondoren, hori guztia blogean zintzilikatzen...
Iujuuuuu!

    Beno, ba besterik gabe interesgarriak iruditzen zaizkidan pare bat artxibo igo ditut zuekin konpartitzeko. Praktiketan egondako gelako haurrek erabiltzen dituzten programa informatikoak pilatu eta horiek aztertu nituen aurrekoan. Jarraian, horiek ikus ditzakezue baliabide egokiak baitira hauetako batzuk ikasle/irakasleontzat!

Ondo izan eta gauza asko deskubritu!!






XTEC programak









Haur Hezkuntzako programa ezberdinak

I google

Kaixoo!!

    Gaurkoan igoogle programa deskubritzen aritu gara, beste talde batekoekin elkartu eta igooglek ematen dituen aukerak azaldu dizkidate. Gustatu zait nire txoko pertsonala izatea, nire google txikia eskura izatea, beraz, izena eman eta nire espazioa sortzen hasi naiz, gustuko ditudan gauzak ipiniz. Hartara, segituan topatuko ditut, bilatzen aritu gabe!

Jarraian nire txoko pertsonala aurkezten dizuet!!

Zoriontsu izan ;)

viernes, 1 de abril de 2011

Prezirekin aurkezpena prestatzen

Kaixo lagunok!


    Gaurkoan prezirekin aritu naiz lanean, programa ongi ezagutu nahi bainuen, baita honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak ere. Horrela, aurkezpen txiki bat prestatu dut. Honen bidez oso kuttuna dudan herrialde bat aurkezten dizuet.

Bidaia ona izan dezazuela


muxu!



Google docs

Kaixo lagunok!


     Egun hauetan martxan jarri gara gure lanekin. Praktiketako eskoletan behatutako errealitate horietatik abiatuz, Ikt eskola analisien lana egingo dugu. 7 taldekide elkartuko gara eskola ezberdinen konparaketa egiteko, hiru taldekide eskola berean aritu baitziren praktiketan.
Lan hau egiteko Google Docs programa erabiliko dugu, dokumentuak konpartitu ahal izateko. Oso programa baliagarria da honakoa taldean lan egiteko.

Ondo izan!


miércoles, 30 de marzo de 2011

Googleko aukerak + Glogster



Kaixo Kaixo!!

    Gaurko saioan programa berriak ezagutzen aritu gara. Aurreko eguenean taldekideok Prezi programa ezagutu genuen eta gaurkoan beste talde batekin elkartu gara eta haiei Preziren erabileraren inguruko zenbait azalpen eta programak ematen dituen aukera batzuk aurkeztu dizkiegu. Bitartean, beraiek Googlek eskaintzen dituen bestelako aukeren inguruan hitz egin digute. Interesgarria izan da, horrela gauza berriak ikasteko aukera izan baitugu beste taldekide batzuen bitartez. Modu honetara, errazago ikasten da, ideia eta informazio ezberdinak elkartrukatuz.




    Saioarekin amaitzeko, taldekideok berriro bildu eta Globster programa ezagutzeari ekin diogu. Saioan zehar jakin-mina sortu zaidanez, etxean programarekin apur bat saltxeatzea eta nire posterra sortzea erabaki dut.
Ea gustuko duzuen!!





Ondo segi :)

miércoles, 23 de marzo de 2011

*Prezi*

Kaixo, kaixo!!

    Gaurko klasea oso interesgarria izan da eta oso gustura atera gara taldekideok bertatik. Aurreko asteazkenean Prezi programa deskubritu genuen eta aurkezpenak egiterakoan, honek eskaintzen dituen aukera anitzak aztertzen aritu ginen. Informazioa jasotzen aritu ginen (prezi bidez sortutako aurkezpen ezberdinak ikusiz, tutoriaza ikusiz…) eta gaurkoan, informazio hori guztia praktikan ipintzea erabaki dugu, guk gure aurkezpen propioa sortuz. Saiakera bat baina gehiago egin ostean, azkenean lortu dugu itxurazko aurkezpen bat egitea. Jarraian, hau ikus dezakezue eta baita haren aurretik egindako saiakeretako bat.


Ondo izan!






domingo, 20 de marzo de 2011

Baliabide ezberdinak!

Kaixo lagunok!!


    Gaurkoan teknologia berrien saioan taldeka aritu gara lanean. Dagoeneko, taldeak osatu ditugu eta hasi gara lanean!

Programa ezberdinak: prezi, google docs, scribd, vuvox, globster... aztertzen eta horiek zertarako eta nola erabil ditzakegun arakatzen aritu gara taldeka. Egia esan, ordenagailua lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta komunikatzeko erabili ohi dut egunerokotasunean, baina, hauetariko programa asko ezezagunak ziren niretzat, beraz, leiho berri bat zabaldu  zait gaurkoan eta ezagutzen ez ditudan baliabide asko eskura izan arren, ezagutzen ez ditudala ohartu naiz. 

    Hasieran, apur bat urduritu naiz hainbeste programa daudela ikustean eta hauen funtzionamendua ezagutzen ez dudanez, kezkatu egin naiz, baina, espero dut ikasturtean zehar hauek erabiltzen hastea. Uste dut interesgarria izan daitekeela hauen funtzionamenduaz apur bat ikastea, baliabide egokia izan baitaitezke irakasleontzat. Nahiz eta hauetariko programa asko haurrekin zuzenean ez erabili, tresna egokiak dira batzuk eta gure lana hobetzen lagun diezagukete. Nire iritziz, jarrera irekia izan beharra daukagu ezagutzen ez dugunaren aurrean eta behintzat teknologia berriek zer eskaintzen diguten ikusi behar dugulakoan nago, ondoren norberak baloratuko du zein puntutaraino gertatzen zaizkion baliagarriak. 

    Honez gain, taldeko lanaren inguruan hausnartzen egon gara. Eskola ezberdinetan teknologia berriak nola erabiltzen dituzten eta zein baliabide dituzten ikusi nahi dugu, beraz, 5 eskola ezberdin hautatu ditugu eta haien errealitatera hurbilduz, azterketa bat egiten saiatuko gara. Eskola haietan esku hartu dugu praktikaldian zehar, gertutik bizi izan dugu bertako errealitatea eta haurrek teknologia berriekin duten hartu- emana ikusi dugu. Orain, informazioa bildu eta horren inguruan hausnartzea geratzen zaigu, ea bide horretatik jarraituz nora heltzen garen!

Momentuz, hauxe da dena, ongi izan!!