domingo, 20 de marzo de 2011

Baliabide ezberdinak!

Kaixo lagunok!!


    Gaurkoan teknologia berrien saioan taldeka aritu gara lanean. Dagoeneko, taldeak osatu ditugu eta hasi gara lanean!

Programa ezberdinak: prezi, google docs, scribd, vuvox, globster... aztertzen eta horiek zertarako eta nola erabil ditzakegun arakatzen aritu gara taldeka. Egia esan, ordenagailua lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta komunikatzeko erabili ohi dut egunerokotasunean, baina, hauetariko programa asko ezezagunak ziren niretzat, beraz, leiho berri bat zabaldu  zait gaurkoan eta ezagutzen ez ditudan baliabide asko eskura izan arren, ezagutzen ez ditudala ohartu naiz. 

    Hasieran, apur bat urduritu naiz hainbeste programa daudela ikustean eta hauen funtzionamendua ezagutzen ez dudanez, kezkatu egin naiz, baina, espero dut ikasturtean zehar hauek erabiltzen hastea. Uste dut interesgarria izan daitekeela hauen funtzionamenduaz apur bat ikastea, baliabide egokia izan baitaitezke irakasleontzat. Nahiz eta hauetariko programa asko haurrekin zuzenean ez erabili, tresna egokiak dira batzuk eta gure lana hobetzen lagun diezagukete. Nire iritziz, jarrera irekia izan beharra daukagu ezagutzen ez dugunaren aurrean eta behintzat teknologia berriek zer eskaintzen diguten ikusi behar dugulakoan nago, ondoren norberak baloratuko du zein puntutaraino gertatzen zaizkion baliagarriak. 

    Honez gain, taldeko lanaren inguruan hausnartzen egon gara. Eskola ezberdinetan teknologia berriak nola erabiltzen dituzten eta zein baliabide dituzten ikusi nahi dugu, beraz, 5 eskola ezberdin hautatu ditugu eta haien errealitatera hurbilduz, azterketa bat egiten saiatuko gara. Eskola haietan esku hartu dugu praktikaldian zehar, gertutik bizi izan dugu bertako errealitatea eta haurrek teknologia berriekin duten hartu- emana ikusi dugu. Orain, informazioa bildu eta horren inguruan hausnartzea geratzen zaigu, ea bide horretatik jarraituz nora heltzen garen!

Momentuz, hauxe da dena, ongi izan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario