Kaixo!!!!!
Egun hauetan gure lanetan murgilduta aritu gara, aste santuak gainean baititugu dagoeneko!! Beraz, asteleheneko saioa talde handian lanari amaiera emateko aprobetxatu genuen. IKT eskolen konparaketa lanari amaiera eman genion atzokoan eta Scribd programa erabili genuen, lana bertatik igoko baititugu blogera.
Lana amaitutakoan, preziren bidez aurkezpena prestatzen aritu ginen taldekideok. Ideia nagusi batzuk bagenituen aurrez bueltaka gure buruetan, beraz, horiek transmititzeko irudi batzuk hautatu genituen lehendabizi. Irudi horiek izugarri esanguratsuak iruditzen zaizkigu eta oso bide ona eta erakargarria dira nahi duguna transmititzeko. Hitz gutxi baina irudi askoren bidez ahaleginduko gara gure ikuspuntua helarazten, azken finean, teknologia berrien saioa da hau, beraz, zein izango da bide bisuala baino hobea saio hauetan informazioa transmititzeko?
Gaurko saioan (asteazkena), berriz, aurkezpenarekin jarraitu dugu. Gainerako taldeak ere beren lanak amaitzen ari ziren buru-belarri eta guk ere halaxe egin dugu!
Atzokoan, prezirekin aurkezpena ia amaitutzat eman bagenuen ere, gaurkoan iruditu zaigu hori ederragoa egin genezakeela, esanguratsuagoa. Ildo honetatik, aurkezpenari bestelako ukitu berezi bat ematen saiatu gara eta aurkezpen txukun bat aterako zaigula espero dugu.
Orain prestatzea besterik ez da falta, jada, oporretatik bueltan baitugu aurkezpena gainean.
Hona hemen gure lanarekin lotutako argazkitxo batzuk:
Opor onak pasa, blogzaleak!

No hay comentarios:
Publicar un comentario